XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin dut nahi izan ere dagoeneko, baina bada norbait nire ordez nahi duena, eta nik obeditu egiten diot.

Abuztuak 14.- Galduta nago!

Norbait nire arimaren jabe da eta gobernatu egiten du!

Norbaitek nire egintza guztiak, nire mugimendu guztiak, nire pentsamendu guztiak manatzen ditu.

Ez naiz jadanik ezertxo ere neurez, egiten dudan guztiaren ikusle azpiratu eta ikaratu bat besterik ez naiz.

Irten egin nahi dut, baina ezin.

Hark ez du ni irten nadin nahi, eta hantxe gelditzen naiz, sorgor eta dardar, berari eratxekita naukan besaulkian eseria.

Jaiki besterik ez dut nahi, beso-zangoak piska bat luzatu neure buruaren jabe naizela frogatzeko.

Ezin dut! Neure eserlekuari lotuta nago, eta jarlekua ere halako moldez dago zoluari itsatsita non ez baita munduan indarrik handik altxaraziko gintuzkeenik.

Gero, bat-batean, lorategiaren hondarreraino joateko premia ikaragarri bat sumatzen dut, marrubiak bildu eta jateko.

Eta banoa.

Marrubiak bildu eta jan egiten ditut!

Oi, Jainko maitea! Jainko maitea! Jainko maitea! Ba ote da Jainkorik?

Jainkorik bada, libra nazazu, salba nazazu! Sokorri nazazu! Barkazioa!